HELDUAK EUSKALDUNTZEKO ESKOLETARAKO DIRU-LAGUNTZAK

maiatza 29, 2018

Epea ekainaren 1etik Uztailaren 31 arteraino irekita egongo da Zendean erroldaturik egonik euskara ikasten ari diren helduendako diru-laguntzak eskatzeko. Ikastaro estentsiboak eta autoikaskuntzakoak laguntzen ahalko dira diruz, baldin eta 2017ko irailaren 1etik 2018ko ekainaren 30a arteraino egin badira.

Eskabidea eta dokumentuak Zendeako Udaletxean aurkeztu beharko dira (Udaletxe plaza, 1, PK 31191 – Getze).

Deialdiaren Oinarriak, dokumentuak eta eskabidea esteka honetan kontsultatu, eta behera kargatzen ahal dira:

Galar euskara ikasteko diru-laguntza


<< atzera