BiOn artean 2019 Haur eta helduen arteko nanoipuin lehiaketa Antolatzaileak: Zizur Nagusiko eta Galar Zendeako Udalak

martxoa 28, 2019

BiOn artean 2019

Haur eta helduen arteko nanoipuin lehiaketa

 

Antolatzaileak: Zizur Nagusiko eta

Galar Zendeako Udalak

  1. Nori zuzendua: Erreniega Ikastetxe Publikoan Lehen Hezkuntza ikasten ari diren haurrak.
  1. Gaia: librea izanen da, baina aukera egonen da herrietako etxeen izenei loturiko gaiak hautatzeko.
  1. Kategoriak:
  • LHko 1. eta 2. maila
  • LHko 3. eta 4. maila
  • LHko 5. eta 6. maila
  1. Baldintzak:
  • Nanoipuina euskaraz idatzi beharko da.
  • Orijinala eta argitaratu gabea izanen da.
  • Ordenagailuz edo boligrafoz idatzita egonen da.
  • Gehienez 30 lerro izan beharko ditu.
  • Haurrak beste pertsona batekin idatzi ahalko du ipuina, ahal bada euskalduna: anai-arrebak, gurasoak, osaba-izebak, lagun bat…
  1. Non eta noiz aurkeztu: Zizur Nagusiko Udaleko Euskara Zerbitzuan eta Galar Zendeako Udaleko Arreta Zerbitzuan, apirilaren 12a, ostirala, baino lehen.
  1. Nola aurkeztu:

Bi gutun-azal beharko dira:

“      Lehenbizikoan ezizena eta ikasmaila idatzi; barnean izen-abizenak, helbidea, telefonoa, ikastetxea eta ikasmaila idatzi.

“      Bigarrena: kanpoan ezizena eta ikasmaila idatzi eta barnean ipuina eta lehenengo gutun-azala sartu.

  1. Epaimahaia: ikastetxe publikoko irakasle talde batek eta Zizur Nagusiko Udaleko eta Galar Zendeako Udaleko euskara teknikariek osatuko dute epaimahaia.
  1. Sariak: aipaturiko kategoria bakoitzean bi sari izanen dira: 70 euroko txartel bat (1.) eta 30 euroko txartel bat (2.), euskarazko liburuak eta musika erosi ahal izateko.
  1. Sariak maiatzaren 28an, asteartean, ebatzi eta emanen dira Zizur Nagusiko Erreniega IPn eginen den ekitaldi batean.

 

Lehiaketa honetan parte hartzeak arau hauek onartzea dakar.


<< atzera