Euskara

Euskara Plangintzaren helburu nagusia da Galar Zendeako Udalak finkaturiko hizkuntza-politika garatzeko neurriak hartzea eta bultzatzea, euskaraz bizi nahi duten herritarrek horretarako aukera izan dezaten. Horretarako, bizikidetzan oinarrituriko hizkuntza normalizaziorako neurriak hartuko dira

Programak:

Haurrak

  1. Euskara erabiltzeko tailerrak. Neguan, igande arratsaldeetan, 17:00etatik 19:00etara, Zendeako herrietan.
  2. Euskara erabiltzeko tailer tematikoak, urtean zehar zendeako herrietan ipuin-kontalariak
  3. Kultur jarduerak: Euskararen eguna, ipuin-kontalariak, antzerkia, Olentzero.
  4. Transmisio kanpaina:

2017.urtean Nafarrroako Euskara Zerbitzuek  ERA plataforma sortu zuten haurrak D ereduan dituzten gurasoei laguntza emateko asmoz. eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko. Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte, baina euskarak gizartean duen presentzia desorekatua kontuan hartuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da, esaterako, etxean, kultur jardueretan edo eskolaz kanpoko jardueretan.

Hitzaldia: bideoa (Paula Kasares), euskara etxean

Euskara jakin gabe nola laguntzen ahal diet nire seme-alabei etxerako lanetan?: Argibideak

Interneteko baliabideak gurasoendako: Interneteko baliabideak elebitan Interneteko baliabideak elebitan

Helduak

Euskara eskolak Zendean.

  • Izen-ematea: AEK-ko Irrintzi euskaltegian (948 27 41 60)

Euskara ikasteko diru-laguntzak  2016/17(erroldaturiko helduak):

Galar-euskara-ikasteko-laguntza

2017/18  iklasturteari buruz informazio gehiago nahi baduzu hemen aurkituko duzu:

https://www.navarra.es/home_eu/especial/Aprendeeuskera/

Hitzaldiak, txangoak, filmak… (begiratu agendan)
Helduen matrikulatze kanpaina

Euskarazko Produktuen Katalogoa PDF
Ze Berri? dibulgazio aldizkaria

Nabarmenak

Euntzeberri proiektua

Proiektu pilotua da, euskara familian transmititzeko xedez egina: Proiektuaren ezaugarriak:  Euntzeberri Jaioberriarekin erabiltzeko:

HAUR HIZKERA grabazioaren solasaldiak Jaioberriarekin mintzatzeko audioak Eman giltza: webgunea eta bideoa Haurrarekin jolasteko, ipuinak kontatzeko…: txikinet Ipuinak entzuteko: etxegiroan

Autoikaskuntza

Euskara ikasteko eta hobetzeko hainbat baliabide dituzu web ingurunean. Egunero pixka batean aritzen bazara, aunitz ikasiko duzu:

Ikasbil:  HABEk antolatua, webgune horretan ariketa eta material ugari aurkituko duzu zeure kabuz ikasteko (testu laburrak, audioak eta bideoak, HABE aldizkaria, gramatika…), mailaka antolaturik.

Komunikabideak euskaraz

Euskalerria irratia: eguneroko gai hurbilenak euskaraz. Elkarrizketak, erreportaiak… aukera paregabea, interesgarria eta kalitatezkoa, une gozoak izateko eta gure euskara hobetzeko.

Euskadi Irratia eta Telebista: irratia eta telebista on line. Seinalea hartzeko zailtasunak izanez gero, egin klik logoaren gainean eta euskaraz ematen den programazioa ikusi ahalko duzu goreneko kalitatean: berriak, erreportaiak, aisia, marrazki bizidunak, haurrek euskara ikasteko eta erabiltzeko emanak.

Irulegiko IrratiaIrulegiko Irratia: Baxenafarroako irratia da Irulegikoa. Hantxe aukera duzue bertako berri eta erreportai interesagarriak entzuteko, guztiak euskaraz. Mugaz bestaldeko euskara ezagutzeko eta ohitzeko ezinbesteko baliabidea.