MARTXOAK 8: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

otsaila 25, 2019

Emakumeen Nazioarteko Eguna, Martxoak 8, ospatzeko eta aldarrikatzeko, hainbat jarduera antolatu dira Noain Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea osatzen duten herrietan.

Orain, inoiz baino gehiago, bultzada feminista, atzerapausorik ez! da aurtengo kanpainaren goiburua. Berdintasunerantz luzea den bide honetan, norabide bakarra ikusten da, aurrera egiten jarraitu. Bizitzaren jasangarritasuna, bizitza guztiena, eta bizitzak berdintasunean bizi ahal izatea.

Egun honen oroitzapena gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren arloan lorturikoa ikustarazteko aukera paregabea da. Baita, oraindik geratzen diren erronkak eta berdintasunezko gizartearen aldeko lanaren garrantzia azpimarratzeko ere.

Noain Aldeko Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu, baita jarduera zabaltzera, disfrutatzeko, konpartitzeko eta emakume eta gizonen artean berdintasun arloan lortutakoak ospatzeko, zein oraindik egiteke dagoena emakumeen aurkako diskriminaziorik gabeko udalerri libreak izaten sentsibilizatzeko.

2019ko martxoaren 8ko goiburua
CARTEL M8


<< atzera