Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

Zirkulazioaren, Kontribuziaren eta EJZren ordainagirien igorpena atzeratzea.

COVID-19 hedapenari aurre egiteko ezarritako alarma-egoeraren ondorioz jarduera gelditzeak sortutako egoera ekonomikoa ikusita, komenigarritzat jotzen da neurriak hartzea, ahal den neurrian, Zendeako bizilagunen egoera arintzeko.. Hala, erabateko salbuespenik edo salbuespen partzialik ez badago ere, hori ahalbidetzen duen legegintzako neurriren bat ez dagoen bitartean, administrazio honek nahitaezko zergei dagozkien rolen igorpena abuztura eta irailera arte atzeratu dezakeela uste da, honela::

– Zirkulazio-zerga: abuztuan onartuko da, eta borondatezko ordainketa-aldiaren azken eguna 2020ko irailaren 30a izango da.

– Kontribuzio zergak eta JEZak: irailean onartuko dira, Borondatezko ordainketaren azken eguna 2020ko urriaren 31 izango da.