NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUAK. KONTABILITATEA ERAMATEKO ADMINISTRARIEN ALDI BATERAKO KONTRATAZIOA

otsaila 4, 2019

Noain aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Nafarroako Lansareren bitartez, kontabilitateko administrariak aldi baterako kontratazioak egiteko hautaketa prozesua egingo du.

Betebeharrak:

  • LH I administrazioa edo baliokidea
  • Gidatzeko baimena
  • Kotxea izatea

Eginbeharrak:

  • Harrerari dagozkion lanak, telefono deien kudeaketa eta jendeari arreta ematea.
  • Datuen fitxeroak erabili, egin eta aladatzea.
  • Gizarte Zerbitzuetako berezkoak diren tresna informatikoak erabiltzea.
  • Kontabilitate lanak egitea.

Lan baldintzak:

  • Behin-behineko kontratazioa
  • Nafarroako Administrazio Publikoaren D Maila.
  • Ordutegia: goizez eta arratsaldez

Oharrak:

  • Gizarte zerbitzuen arloan eskarmentua izatea baloratuko da.
  • Excel, datu grabaketa eta kontabilitatean eskarmentu izatea baloratuko da.
  • Lan eskaintza honekin zerikusia duten lanpostuetan 3 urte baino gehiago aritu izatea.

Prozesua :

  • Interesatuek curriculum vitae e-posta honetara bidali beharko dute:  info@ssbnoain.com
  • Idatzizko proba: Curriculuma bidali dutenek egingo dute proba idatzia. Probaren data eta tokia sms baten bidez jakinaraziko zaie.
  • Puntuazioan berdinketa suertatzen bada, “oharren” atalean agertzen dena baloratuko da berdinketa hori hausteko.

<< atzera