Jaiak eta ohiturak

GALAR ZENDEAREN EGUNA

Galar Zendearen Eguna urtero egiten da, ekainaren lehenbiziko asteburuko larunbatean eta igandean. Festa antolatzeko, alfabetikoki txandakatzen dira herriak urtero.

  • 2010an: Getzen.
  • 2011n Subitzan, ekainaren 4an.
  • 2012 Arlegin, ekainaren 2an.
  • 2013 Cordovillan, ekainaren 1ean.
  • 2014 Espartzan, ekainaren 7an.

EUSKARAREN EGUNA

  • 2009an, Espartzan
  • 2010ean, Ezkirotzen
  • 2011n, Getzen
  • 2012an, Subitzan
  • 2013an, Galarren
  • 2014an, Arlegin
  • 2015ean, Olatzen

GALAR ZENDEKO KONTZEJUEN 2014KO FESTAK ETA ERROMERIAK

ARLEGI

FESTAK

Abuztuaren 29, 30 eta 31

Zaindaria: San Martin

ERROMERIA

Maiatzaren 4a, igandea, Espartzarekin batera.

BARBATAIN

FESTAK

Irailaren 27a eta 28a

Zaindaria: San Migel

CORDOVILLA

FESTAK

Irailaren 5, 6 eta 7a

Zaindaria: San Kosme eta San Damian

ERROMERIA

Ez dago

EZKIROTZ

FESTAK

Abuztuaren 15, 16, 17, 18 eta 19a

Ekainaren 14a, San Adrian

Zaindaria: Santa Elena

ERROMERIA

Ekainaren 22a Santa Elena baseliza

ESPARTZA

HERRIAK

Irailaren 11, 12, 13 eta 14a

Zortziurrena: Irailaren 20a

Zaindaria: San Esteban

Festa txikiak: maiatzaren 17a

ERROMERIA

Maiatzaren 4a, igandea. Gurutze Santua baseliza KONTUZ!! Maiatzaren lehenbiziko asteburuan egiten da beti, Arlegirekin batera.

GALAR

HERRIKO FESTAK

Apirilaren 24, 25, 26 eta 27a.

Zortziurrena: maiatzaren 3a

Zaindaria: San Martin

ERROMERIA

Ez dago

OLATZ

HERRIKO FESTAK

Irailaren 5, 6 eta 7a

Zaindaria: San Migel

ERROMERIA

Maiatzaren 10a, larunbata. San Migel baseliza

GETZE

HERRIKO FESTAK

Irailaren 4, 5, 6 eta 7a

Zaindaria: San Isidro

ERROMERIA

Maiatzaren 18a, igandea San Isidro erromeria

SUBITZA

HERRIKO FESTAK

Ekainaren 19, 20, 21 eta 22a
Zaindaria: San Joan Bataiatzailea

ERROMERIAK

Maiatzaren 11 Erreniegako Gurutze Santua

Antzinako ohiturak

Azken hamarraldietan Zendeako ohiturak nabarmen aldatu dira, industrializazioarengatik eta bertako herriak hiritik hurbil daudelako. Hori dela eta, herri ohitura batzuk galdu dira hein batean. Hortaz, duela hamarraldi gutxitan, adibidez, nekazariak eta abeltzainak Iruñeko azokara joan ohi ziren larunbatero, produktuak saltzera eta solas egitera. Era berean, parrokiaren elizkizunetara joan ohi ziren Zendeako herritarrak, maiz eta etengabe.
Ehiza eta arrantza, lehenbizikoa gehiago, biziki gogoko izan zituzten Zendeako herritarrek.

Beste ohitura batzuk ziren, adibidez, nekazaritzako jardueretan etxekoen artean gertatzen zen isilpeko lehia eta herri bereko batzarrek egiten zituzten lanak, anitz eta nabariak baitziren. Fenomeno hura izan liteke Euskal Herrian egiten diren txapelketa handien sorburua edo aurrendaria.

Zendeako zaindariaren jaiak irailean ospatzen ziren, Getzen, Subitzan eta Galarren izan ezik, herri horietan abuztuan, ekainean eta maiatzean, hurrenez hurren, ospatzen baitziren. Gaur egun orkestrek alaitzen dituzte festa horiek, baina duela gutxi arteraino gaita, atabala, akordeoia eta txaranga ziren musika-tresna edo talde nagusi. Familiaren mahaian egiten ziren otorduak, eta, menuari dagokionez, odolkiak, bildots errea, oilaskoa eta piper-opilak ziren plater nagusiak.
Zaindariaren festetako folklore ohitura interesgarri bat “Maiordomoak” ziren.  Herriko neska-mutilen artean bikote bat izendatzen zen urtero. Biak kolorezko zintez apaintzen ziren, mutilak txapelaren inguruan zuen zinta eta neskak, ordea, diadema gisa jantzirik. Beren zeregina zen dantza irekitzea, eta, jarraian, “maiordomoa” zen neskaren etxera abiatzen ziren, ohiko txokolate-jatera.