Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

NA-6000 errepidea moztea, Arlegi eta Subitza artean. Zendeako autobusa 3 minutu aurreratuko da Subitzan, gainerako herrietan, aldaketarik ez..

Arlegi eta Subitza herrien artean NA-6000 errepideko galtzada konpondu eta mantentze-lanak egin behar direnez, bidea eten egingo da herri horien artean, eta trafikoa NA-6007 errepidetik desbideratuko da Beriain eta NA-6009 errepideraino.

Lanak astearen erdialdean hasiko dira, eta 3 hilabete inguruko iraupena izango dute. Hala ere, errepidea erabat moztea posible den bitartean atzeratu egingo da.

Zendeako autobus-zerbitzua:

Aipatutako obren ondorioz, 3 minutu aurreratu beharko da Subitzako ordua. Gainerako herrietan ordutegi bera mantenduko da. Aldaketa hori urtarrilaren 24an, asteazkena, hasiko da, obra amaitu bitarte.