Larunbatean Korrika Galartik pasako da
Apirilaren 2an, 15: 22tik aurrera, Korrikak kilometro batzuk egingo ditu Galar Zendean zehar, horietatik lau Udalak eta kontzejuek erosi dituzte. Lehenengo kilometroa 569.a da eta Getzeko Kontzejuari dagokio, 15: 22an iristea aurreikusten da. 572 km, Galarko beste kontzejuena, 15: 42an iritsiko da eta NA 6008 errepidean emanen da lekukoa, Esparzatik kilometro batera. 573 eta 574 kilometroak, ordena honetan, Espartzako kontzejuari eta Zendeako Udalari dagozkie, eta kontzejuetakoaren ondoren hartuko dira.