Zendea gaur egun: modernoa eta naturaz inguraturik
Zendearen garapen ekonomikoari dagokionez, industria eta zerbitzuen sektorea dira jarduera nagusiak. Industrian, berriz, etxetresna elektrikoen fabrikazioa eta kartoi paperaren transformazioa nabarmentzen dira. Garrantziari eta enpleguari dagokienez, eraikuntzako materialen fabrikazioa eta kautxuaren eta plastikozko materialen transformazioa datoz aurrekoen atzetik. Zerbitzuen sektorean Cordovillako Galaria Merkataritza Parkea nabarmena da, mota guztietako merkataritza jarduera garrantzitsuak dituelako.
Galar Zendeak merkataritza gune eta industrialde batzuk ditu:
- Cordovillako industrialdea.
- Galaria Merkataritza Parkea
- Noain-Ezkirotz industrialdea
- Comarca 2 industrialdea
- Getzeko Lautada industrialdea
Nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueran, nekazaritzan batez ere, biztanleria aktiboaren %3 besterik ez da aritzen. Soroetan —lehorrekoak dira ia guztiak— garia eta garagarra landatzen dira gehienbat. Oloa ere landatzen da, baina anitzez gutxiago. Bigarren mailako laborantzetan bazkak (zalkea batez ere) eta olio-landareak (ekilorea) landatzen dira. Uztak oso erregularrak dira, eta gari-errendimenduak Nafarroako altuenetarikoak dira.
Baserriko aziendak —gero eta gutxiago dira— baliabide osagarriak dira.
Herri-lurrek (883 Ha) basoa, bazkalekuen herena eta landatutako lurren hamarrena hartzen dituzte.
Udalerriko lanpostu kopurua bertako biztanleria aktiboa baino anitzez handiagoa da.