Jaiak eta ohiturak

GALAR ZENDEAREN EGUNA

Galar Zendearen Eguna urtero egiten da, ekainaren lehenbiziko asteburuko larunbatean eta igandean. Festa antolatzeko, alfabetikoki txandakatzen dira herriak urtero.

  • 2010an: Getzen.
  • 2011n Subitzan, ekainaren 4an.
  • 2012 Arlegin, ekainaren 2an.
  • 2013 Cordovillan, ekainaren 1ean.
  • 2014 Espartzan, ekainaren 7an.
  • 2015  Ezkirotzen, ekainaren 6an
  • 2016 Galarren, ekainaren 4an
  • 2017 Olatzen, ekainren 3an
  • 2018 Getzen, ekainaren 2an
  • 2019 Subitzan, ekainaren 1ean

EUSKARAREN EGUNA

  • 2009an, Espartzan
  • 2010ean, Ezkirotzen
  • 2011n, Getzen
  • 2012an, Subitzan
  • 2013an, Galarren
  • 2014an, Arlegin
  • 2015ean, Olatzen
  • 2016an, Cordovillan
  •  2017an, Espartzan
  • 2018an, Arlegin
  • 2019an, Ezkirotzen

GALAR ZENDEKO KONTZEJUEN 2019KO FESTAK ETA ERROMERIAK

ARLEGI

FESTAK

Abuztuaren 30, 31 eta irailaren 1

Zaindaria: San Martin

ERROMERIA

Maiatzaren 5a, igandea, Espartzarekin batera.

BARBATAIN

FESTAK

Irailaren 27 eta 28

Zaindaria: San Migel

CORDOVILLA

FESTAK

Irailaren 13, 14 eta 15

Zaindaria: San Kosme eta San Damian

FESTA TXIKIAK

Ekainaren 15

ERROMERIA

Ez dago

EZKIROTZ

FESTAK

Abuztuaren 15, 16, 17, 18a

Zaindaria: Santa Elena

Ekainaren 15 eta 16a, San Adrian

ESPARTZA

FESTAK

Irailaren  12, 13, 14 eta 15a

Zortziurrena: Irailaren 21

Zaindaria: San Esteban

ERROMERIA

Maiatzaren 5a, igandea. Gurutze Santua baseliza.  Maiatzaren lehenbiziko asteburuan egiten da beti, Arlegirekin batera.

GALAR

HERRIKO FESTAK

Apirilaren  26, 27, 28, 30 eta maiatzaren 1a

Zortziurrena: maiatzaren 4a

Zaindaria: San Martin

ERROMERIA

Ez dago

OLATZ

HERRIKO FESTAK

Irailaren 6, 7 eta 8a

Zaindaria: San Migel

ERROMERIA

Maiatzaren 11, larunbata. San Migel baseliza

GETZE

HERRIKO FESTAK

Irailaren  5, 6, 7 eta 8a

Zaindaria: San Isidro

ERROMERIA

Maiatzaren 12a, igandea San Isidro erromeria

SUBITZA

HERRIKO FESTAK

Ekainaren  20, 21, 22, 23 eta 24a
Zaindaria: San Joan Bataiatzailea

ERROMERIAK

Maiatzaren 12a Erreniegako Gurutze Santua

Antzinako ohiturak

Azken hamarraldietan Zendeako ohiturak nabarmen aldatu dira, industrializazioarengatik eta bertako herriak hiritik hurbil daudelako. Hori dela eta, herri ohitura batzuk galdu dira hein batean. Hortaz, duela hamarraldi gutxitan, adibidez, nekazariak eta abeltzainak Iruñeko azokara joan ohi ziren larunbatero, produktuak saltzera eta solas egitera. Era berean, parrokiaren elizkizunetara joan ohi ziren Zendeako herritarrak, maiz eta etengabe.
Ehiza eta arrantza, lehenbizikoa gehiago, biziki gogoko izan zituzten Zendeako herritarrek.

Beste ohitura batzuk ziren, adibidez, nekazaritzako jardueretan etxekoen artean gertatzen zen isilpeko lehia eta herri bereko batzarrek egiten zituzten lanak, anitz eta nabariak baitziren. Fenomeno hura izan liteke Euskal Herrian egiten diren txapelketa handien sorburua edo aurrendaria.

Zendeako zaindariaren jaiak irailean ospatzen ziren, Getzen, Subitzan eta Galarren izan ezik, herri horietan abuztuan, ekainean eta maiatzean, hurrenez hurren, ospatzen baitziren. Gaur egun orkestrek alaitzen dituzte festa horiek, baina duela gutxi arteraino gaita, atabala, akordeoia eta txaranga ziren musika-tresna edo talde nagusi. Familiaren mahaian egiten ziren otorduak, eta, menuari dagokionez, odolkiak, bildots errea, oilaskoa eta piper-opilak ziren plater nagusiak.
Zaindariaren festetako folklore ohitura interesgarri bat “Maiordomoak” ziren.  Herriko neska-mutilen artean bikote bat izendatzen zen urtero. Biak kolorezko zintez apaintzen ziren, mutilak txapelaren inguruan zuen zinta eta neskak, ordea, diadema gisa jantzirik. Beren zeregina zen dantza irekitzea, eta, jarraian, “maiordomoa” zen neskaren etxera abiatzen ziren, ohiko txokolate-jatera.

Volver arriba