Agurra
Agur bero bat eta ongi etorri Galar Zendeako Udalaren atari honetara.
Zerbitzu honen bidez bisitari guztiok bertatik bertara ezagutu ahalko dituzue udalerria eta hemengo bederatzi kontzejuak. Izan ere, Iruñetik oso hurbil egonik ere, hiriko girotik aski urrun daude bederatziak.
Hemengo herriek egundaino gorde dute betidanik Iruñerriak izan duen herri-giroaren xarma. Bereziak dira guztiak, herri bakoitzak berezko bizimodua eta hainbat ezaugarri propio baititu. Halere, sentimendu bera dute guztiek: pribilegiatuak sentitzen dira, beren erroak ederki sustraiturik izateaz gainera, batera aitzinatu baitituzte, alde batetik, hirigintzaren garapen geldiezina eta, bestetik, antzinako kokalekuari ingurumenean behar bezala eustea.
Hori dela eta, Galar Zendeak bisitariari aukera eskaintzen dio natura paisaia zabala eta irekia gozatzeko eta Elortz ibaiaren ertzetatik Erreniega menderaino ibilaldi ederrak egiteko. Aldi berean, hiri handiek dituzten zerbitzu duinak gozatzeko parada eskaintzen du Zendeak: tabernak, kafetegiak, lehen mailako markak saltzen dituzten dendak, puntako enpresak I+G alorrean, bolatokiak, gimnasioak, zinemak, hotelak, jatetxeak…
Beraz, gozatzeko eta lasai egoteko moduko lekua da Galar Zendea, buru ari naizen Udalak herritar eta bisitariendako zerbitzua eta laguntza hobetzeko ahalegin handiak egiten baititu egunetik egunera.
Azkenik, lerro hauek eskaintzen didaten aukera baliatu nahi dut nabigatzaile guztiok eskualde eder hau ezagutzera gonbidatzeko. Hemengo herritarrak udalerriko bazterrak bezain xarmagarriak direla ohartuko zaretelakoan nago.
Bihotzez,
Alkatea, Oscar Amóztegui Recalde.