Oinarrizko Gizarte Zerbitzua
Galar Zendeako Udala Noaingo Oinarrizko Zonaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatean dago. Honako hauek osatzen dute Mankomunitatea: Noain (Elortzibar), Beriain, Galar Zendea, Untzue, Ibargoiti, Elo, Biurrun eta Tiebas.
Hala ere, zerbitzuaren gizarte egoitza Noainen dago (San Migel plaza, 5, behea).
Hona hemen bere eginkizunak:
- Kasu zailetan eta gizarte beharretan laguntzea.
- Arazoei aurrea hartzeko jarduerak egitea, informatzeko eta kontzientzia hartzeko.
- Elkarteei laguntzea.
- Tratamentu espezializatuak jaso dituzten pertsonak eta familiak gizarteratzeko laguntza.
Ondokoak aritzen dira zerbitzuan:
- Psikologo bat.
- Gizarte laguntzaile bat.
- 2 gizarte hezitzaile.
- Familia hezitzaile bat.
- 2 familia langile.
- Administrazio lanetako langileak.
Helbidea: San Migel plaza, 5, behea, p.k. 31110 Noain (NAFARROA). Telefonoa: 948 31 82 87.
Helbidea: Montebajo kalea, 1 p.k. 31191 Beriain (NAFARROA). Telefonoa: 948 31 05 94.
NOAIN ALDEKO MANKOMUNITATEAREN BERDINTASUN PLANA