Kultura

Udaleko kultura-zerbitzuaren xedea da Zendeako herritar guztiei jarduera kulturalak eskaintzea, guztien arteko harremana errazteko eta bizi-kalitatea hobetzeko, adin guztiei erreparatuta.

Udaleko Kultur, Kirol eta Euskara Batzordea da Galarren egiten diren jardueren programazioaren eta ebaluazioaren oinarri nagusia. Ondoko kideak daude Batzordean: alorreko zinegotziak, kultur teknikaria, euskara teknikaria eta Zendeko herrietako boluntarioak.

Jarduerak antolatzerakoan, herri guztietan txandaka programatzen saiatzen gara.

Gaur egun, 19 kide ditu Batzordeak (zinegotziak eta teknikariak barne), eta hilabete eta erdian behin biltzen dira gutxi gorabehera.

Helbidea: Udaletxe Plaza, 1, c.p. 31191 Getze (NAFARROA)

Telefonoa: 948 31 72 65

Faxa: 948 31 75 08

e-postagtorres@cendeadegalar.es

GALAR ZENDEAKO ABESBATZAREN ELKARTEA

GALAR ZENDEA

Zuzendaria| JAVIER IRIARTE

Ibilbidea

Javier Iriarte (Garralda) bere sorterrian hasi zituen musika ikasketak. Geroago, Orreagan eta Burlatan jarraitu zuen, eta, azkenik, Pablo Sarasate Goi Mailako Kontserbatorioan bukatu zituen pianoko goi mailako ikasketak. Orreaga Abesbatzan kantatzen urte batzuk eman ondoren, horren zuzendaria izan zen. Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatutako ikastaro batzuetan prestatu da abesbatzako musikan trebatzeko. Era berean, abesbatza batzuetan kantatu du: Sine Nomine Musika Tailerra, Abesbatzen Federazioaren Abesbatza eta Elkhos Ahots Taldea. Gaur egun, Iruñeko Orfeoian parte hartzeaz gainera, Orreaga Abesbatza eta Ezkabarteko Abesbatza ere zuzentzen ditu..

Historia

Ez oso aspaldian sortua, Galar Zendeako Abesbatza 2006an hasi zen kantatzen, Galar Zendeako Udalak bultzatua. 32 kantari ditu taldeak. Urte osoan barna Zendeako herrietan eskaintzen ditu emanaldiak, hainbat ekitalditan: herriko festetan, Zendearen Egunean, Eguberrietako kontzertuetan eta Infanta Elena Zentroan. Era berean, beste abesbatza batzuekin aritzen da lankidetzan: Garraldako Orreaga Abesbatza, Barañain Abesbatza, Oteitzako Abesbatza, Ezkabarteko Abesbatza eta Erreniega Abesbatza. Bestalde, Zendeako musikari gazteekin eta talde profesionalekin ere kantatzen du, Iruñeko Boskote Klasikoarekin, besteak beste. Iaz, Santa Carako Jota-Bilantziko Jaialdian eta Iruñeko Kasiko Berriaren abesbatza zikloan parte hartu zuen.

 

Herria| GALAR ZENDEA

Helbidea: Galar Zendeako Abesbatzaren Elkartea

Udaletxe plaza, 1, 131191 Getze  (Nafarroa)

Harremanetarako:

Lehendakaria: Felicia Murillo Hualde

Zuzendaria: Javier Iriarte Pedroarena

696 814412

680 920112

e-mail: coralcendeadegalar@gmail.com

GALAR ZENDEAKO ERRALDOI ETA BURUHANDIAK

Kilikiak2

2001, 2002 eta 2003 ikasturteetan zehar, buruhandiak sortzeko tailer batean, eta Tarsicio Rey eta Iñaki Martínez monitoreen eskutik, Galar Zendeako buruhandiak sortu ziren.

Cendeako bost emakumek jaioarazi zituzten, auzotar guztien ondare bihurtzeko eta herriko jaietan zehar ibiltzeko.

Halaber, ebaketa eta jantzigintza ikastaroan parte hartu zuten emakumeen eskutik eta Mari Carmen Cenozen zuzendaritzapean, jantziak egin ziren.

Hauek dira gure erraldoi eta buruhandiak:

AMONA, OLGA, Olazt eta Galar herrietako lehen letretatik datorkio izena.

AITONA, SUCO, Subitza eta Cordovilla herrietatik datorkio izena.

DEABRUA, ARES, bere izena Arlegi eta Eskirotz herrietatik jasotzen duena.

SORGINA, ESBASA, Espartza, Barbatain eta Salinasetik datorkio izena.

Bi zaldiko eta Punki erraldoi bat gehitu zaizkie.

Volver arriba