Kirola
Galar Zendeako Udal Kiroldegia
Ordutegia:
- Neguan: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 22:00etara. Larunbatean 10:00etatik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara.
- Udan: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 22:00etara. Larunbatean eta igandean 10:00etatik 21:00etara.
Telefono arreta: 10:00etatik 13:00etara, eta 17:00etatik 21:00etara.
Instalazioak:
- Kirol pista.
- Pilotalekua.
- Padela.
- Squasha.
- Muskulazio gela.
- Erabilera anitzeko gelak.
- Udako igerilekua.
- Kolektiboen aldagelak.
- Arbitroendako aldagelak.
- Bulegoak.
- Biltegia.
Helbidea : Soto kalea, 22, p.k. 31191 Ezkirotz (NAFARROA)
Telefonoa : 948 31 75 28
E-posta : galar@urdisl.com
HAIZKIBEL MENDI TALDEA
Haizkibel Mendi Taldea 2006an sortu zen, eta bere izena da Zendeatik hurbilen dagoen Erreniega mendiaren alde batena. “Haizkibel Erreniega mendi gailurretariko bat da, Subitzaren eta Arlegiren artekoa”.
Klubaren helburua da “mendia gogoko duten pertsona guztiei ibilbideak eta txangoak egiteko, lagunak egiteko eta Zendeako jendea gehiago ezagutzeko aukera ematea”.
Hala ere, Zendean sorturiko taldea den arren, jende guztiarendako irekita dago, eta herri mugakideetako kideak ere badaude klubean.
Hona hemen 2017-18denboraldiko egutegia eta informazio gehiago:
SUBITZA GALAR ZENDEA KIROL KLUBA
1984an sortu zen, eta 2002-03 denboraldian hasi zen kategoria nazionalean.
Gaur egun 3. mailan lehiatzen du.