Euskara

Euskara Plangintzaren helburu nagusia da Galar Zendeako Udalak finkaturiko hizkuntza-politika garatzeko neurriak hartzea eta bultzatzea, euskaraz bizi nahi duten herritarrek horretarako aukera izan dezaten. Horretarako, bizikidetzan oinarrituriko hizkuntza normalizaziorako neurriak hartuko dira.

Helbidea: Udaletxe Plaza, 1, c.p. 31191 Getze (NAFARROA)

Telefonoa: 948 31 77 62

e-posta: euskara@cendeadegalar.es

Programak:

Familiei zuzenduriko programak eta jarduerak

  1. Euskara erabiltzeko tailer tematikoak, urtean zehar zendeako herrietan ipuin-kontalariak
  2. Kultura jarduerak: Euskararen eguna, ipuin-kontalariak, antzerkia, Olentzero eta Mari Domingi, bestelako tailerrak.

Interneteko baliabideak gurasoentzako:

2017.urtean Nafarrroako Euskara Zerbitzuek  ERA plataforma sortu zuten haurrak D ereduan dituzten gurasoei laguntza emateko asmoz. eta seme-alaben ikas-prozesua osatzeko. Haurrek ikastetxeetan dagokien adinerako ezagutzak eta gaitasunak jasotzen eta garatzen dituzte, baina euskarak gizartean duen presentzia desorekatua kontuan hartuta, ezagutza eta gaitasun horiek eskolaz kanpo ere indartzea egokia da, esaterako, etxean, kultur jardueretan edo eskolaz kanpoko jardueretan.

ERA-AGENDA: Nafarroako euskarazko kultur jarduera ezberdinen agenda.

III. Era Eskolak (2023). Gurasoentzako trebakuntza online (bideoak)

 

euskarazko produktuen katalogoa

 

Helduei zuzenduriko programak eta jarduerak

  • Helduen euskalduntzea
    • Euskara ikasteko udal diru-laguntzak  2024:
    • Elaide.eus: euskaltegiei eta dirulaguntzei buruzko informazioa, eta, horrez gain, ikasketekin lagungarri izan daitezkeen baliabideak; baita euskarazko kultur agenda, agenda soziala eta aisialdian erabiltzeko hainbat liburu, bideo, pelikula, etab. ere.
    • Autoikaskuntza: Euskara ikasteko eta hobetzeko hainbat baliabide dituzu web ingurunean. Egunero pixka batean aritzen bazara, aunitz ikasiko duzu:
      • Ikasbil:  HABEk antolatua, webgune horretan ariketa eta material ugari aurkituko duzu zeure kabuz ikasteko (testu laburrak, audioak eta bideoak, HABE aldizkaria, gramatika…), mailaka antolaturik.

Komunikabideak euskaraz

Euskalerria irratia: Iruñerriko eguneroko gaiak euskaraz. Elkarrizketak, erreportaiak… aukera paregabea, interesgarria eta kalitatezkoa, une gozoak izateko eta gure euskara hobetzeko.

Euskal Irrati Telebista (EITB): irratia eta telebista on line. Seinalea hartzeko zailtasunak izanez gero, egin klik logoaren gainean eta euskaraz ematen den programazioa ikusi ahalko duzu goreneko kalitatean: berriak, erreportaiak, aisia, marrazki bizidunak, haurrek euskara ikasteko eta erabiltzeko emanak.

    • Primeran (EITB): EITBren doako euskal streaming plataforma

Irulegiko Irratia: Baxenafarroako irratia da Irulegikoa. Hantxe aukera duzue bertako berri eta erreportai interesagarriak entzuteko, guztiak euskaraz. Mugaz bestaldeko euskara ezagutzeko eta ohitzeko ezinbesteko baliabidea.

Volver arriba