ZAINKETEN DIAGNOSTIKOA GURE LURRALDEAN
2024ko ekainak 4
ZAINKETEN DIAGNOSTIKOA GURE LURRALDEAN
2024 honetan, Noain Zonako OGZko Mankomunitatearen emakumeen eta gizonen berdintasunerako programan zainketen diagnostiko bat egin nahi dugu gure lurraldean, joerak eta beharrak zein diren jakiteko eta, horrela, eman dezakegun erantzuna baloratzeko.
Era berean, zainketei balioa emateko interesa dugu, bai eta gaur egungo antolamenduari buruzko begirada kritikoa eranstekoa ere.
Bai diagnostiko-lan hau egiteko, bai ondoren garatzeko, hainbat eragileren lankidetza behar dugu, eta baita Mankomunitateko udalerri guztien parte-hartzea ere.
Ildo horretan, funtsezkoa iruditzen zaigu gai honi buruz duten ikuspegia eta ideiak eman diezazkiguketen herritarrak, elkarteak eta kolektiboak aintzat hartzea. Horretarako, Galar Zendeari dagokionez, bilera bat deitu dugu:
DATA: Ekainak 4, asteartea
ORDUA: 17:30etik 19:30era
LEKUA: Galarko udaletxeko erabilera anitzeko aretoa
Parte hartzera eta zabalkundea ematera animatzen zaituztegu
BAIEZTATZEKO ESKATZEN DA 666 931 215 telefonoan edo agentigualdad@ssbnoain.com helbidean.
Kontziliazio zerbitzua behar baduzu, esaiguzu.
Eskerrik asko zuen laguntzagatik
Honekin batera doa Nafarroako Gobernuaren Zainketen aldeko Itunaren orrialderako esteka – Nafarroako Berdintasunerako Institutua –, foru proiektuari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero.
https://pactoscuidados.mixta adnavarra.es /