Aurrekontu parte-hartzaileak. Bozkatu proposamenik onena!
Hauek dira aurtengo aurrekontu parte-hartzaileetarako bost proposamenak! 60.000 €ditugu eskuragarri, eta bozkatuenak gauzatu ahal izango dira aurrekontua agortu bitarte:
Kalistenia parkea Ezkirotzen (kiroldegiaren eremua)
Aurrekontua: 8.410,52 €
San Migel ermitara igotzeko bidexka hobetzea (Olatz)
Olazko baselizarako eta mendirako sarbidea erraztu nahi ditugu
Aurrekontua: 15.375,47 €
Elkarterako espazioa egokitzea eta materiala erostea Gaztelar Gazte Elkartearentzat (Getze)
Aurrekontua: 2.604,00 €
Argi-seinaleen instalazioa (Espartza)
Gehienezko abiadura mugatzeko
Aurrekontua: 3.181,51 €
Aldagelak eta taberna bateratzea eta hobetzea Sotoburun (Subizako futbol zelaia)
Aurrekontua: 32.000,00 €
Noiz bozkatuko dugu?
Online: martxoaren 10etik 13ra.
Aurrez aurre: martxoak 16, igandea, Galarko udaletxean, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
Zendean erroldatutako 16 urtetik gorako pertsona guztiek eman dezakete botoa.
Botoa aurrez aurre emateko, beharrezkoa izango da NANa, pasaportea, gidabaimena edo MiDGT aplikazioa aurkeztea.
Parte hartu eta erabaki zer egingo den aurrekontuarekin!
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |