2026ko otsailak 10

Udalak NOE uholde-abisu sistemaren dirulaguntza justifikatu du eta herritarrak izena ematera animatu ditu

Foto noticia

Nafarroako Gobernuaren aurrean aurkeztu dugu udalerrian NOE uholde-abisu sistema ezartzeko emandako dirulaguntzaren justifikazioa.

Administrazio-izapide honekin amaitutzat ematen da proiektuaren gauzatze-prozesua. Proiektu horri esker, Cendeak prebentziorako tresna bat eskuratu du, uholde edo ur-goraldien aurrean segurtasuna indartzeko eta informazioa hobetzeko.

SMS bidezko abisu zuzenak Elorz ibaiaren uholde-arriskuaren aurrean

NOE sistemak aukera ematen du berehalako abisuak SMS bidez bidaltzeko telefono mugikorrera, arrisku-egoerak antzematen direnean eta sisteman izena emanda dauden pertsonei.

Helburu nagusiak hauek dira:

  • Larrialdi posibleei aurrea hartzea.
  • Prebentzio-neurriak hartzea erraztea.
  • Pertsonen eta ondasunen arriskuak murriztea.
  • Koordinazioa eta herritarrei emandako informazioa hobetzea.

Larrialdietarako kanal ofizialen osagarri den sistema da, eta fenomeno meteorologiko kaltegarrien aurrean erantzuteko gaitasuna indartzen du.

Nola eman izena?

Izena ematea erraza eta doakoa da. Nahikoa da telefono mugikor zenbaki bat ematea, sistema aktibatuz gero SMS bidezko abisu-mezuak jaso ahal izateko.

SMS bidezko abisuetan izena eman

Oraindik izena eman ez baduzue, orain da unea

Udaletik dei egiten diegu oraindik alta eman ez duten pertsonei sisteman izena eman dezaten.

Doako zerbitzua da, eta segurtasun kolektiboa hobetzen du. Zenbat eta pertsona gehiago egon izena emanda, orduan eta eraginkorragoa izango da.

Sistemaren funtzionamenduari buruzko xehetasun guztiak ezagutzeko, informazio gehiago kontsulta daiteke aurretik argitaratutako albistean.

Volver arriba