2026ko otsailak 18
Lagundu iezaguzu Zendeako mugikortasuna hobetzen, inkesta hau erantzunez (minutu 1 besterik ez).
Galar Zendeako Udalean iaztik ari gara lanean garraio publikoko zerbitzua hobetzeko diagnostiko batean.
Badakigu gure auzokideen beharrak aldatzen direla eta informazioa ez zaiela beti denei modu berean iristen. Horregatik, ibilbideak hobetzeaz gain, zerbitzua zuretzat ulerterraza eta erabilerraza izatea bermatu nahi dugu.
Inkesta labur honetan parte hartzea ezinbestekoa da informazioa nola zabaltzen den eta zertan hobetu behar dugun antzematen laguntzeko.
Eskerrik asko parte hartzeagatik!