2023ko urtarrilak 16

Erne! Elurtea dator. Gomendioak

Elurra egin dezakeenez, Neguko Bidezaintza Planean jasotako gomendioak argitaratzen ditugu:

Herritarra:

  1. Arreta jarri tokiko prentsa, irrati eta telebistan. Horien bidez, honako informazio hauek lortuko dituzu:
    • Egoerari buruzko informazioa, jarraibideak eta gomendioak.
    • Larrialdiak jakinarazteko zure eskura jarriko diren telefono-zenbakiak.
  1. Garraio publikoa erabil ezazu.
  2. Saiatu telefonoa ahalik eta gutxien erabiltzen. (Kontuan izan telefono-lineen saturazioak larrialdiko deiak eragotziko lituzkeela).
  3. Pazientzia izan, eta elurra eta izotza kentzeko lanetan esku hartzen duten zerbitzuen jarduerak erraztu.
  4. Urte asko badituzu edo zure baldintza fisikoak gutxituak badaude, saiatu etxetik ez ateratzen.
  5. Ez zabaldu zurrumurrurik edo gehiegizko albisterik egiaztatu gabe badaude. Horrek, kasu gehienetan, egoera okertzea besterik ez du eragiten.

 

Auzolaguna:

  1. Oinezkoen osotasun fisikoa arriskuan ez jartzeko:
    • Ez bota terrazetan edo balkoietan pilatutako elurra edo izotza bide publikora, hondoratzeko arriskua dagoenean izan ezik; kasu horretan, deitu Foruzaingoari.
    • Zaindu ezazu antzeko objektuak amil ez daitezen.
    • Lagundu normaltasuna berrezartzen zure ekarpen pertsonalaren bidez.
  1. Gai horri dagokionez, eskatzen dizugu ezen, gutxienez, elurra edo izotza ken dezazun zure fatxadari dagokion espaloi edo pasealeku puskatik. Horrekin elkartasun-ekitaldi bat eginen duzu eta, bide batez, joan-etorri seguruagoa bermatuko duzu.
  2. Horretarako, Kontzejuak ZAKU batzuk banatuko ditu, eta horietan gatza hartu ahal izanen duzu.

 

Oinezkoa, bide publikoetan:

  1. Kontuz ibili (oinezkoentzako guneetatik ibiltzeko zailtasunik izanez gero, galtzadatik egin, baina kontu handiz betiere).
  2. Arreta berezia jarri goiko tokietatik eror daitezkeen elur-jauziei baita zirkulatzeko arriskutsuak diren lekuetatik ibiltzeari ere.
  3. Ez ibili larrialdi-zerbitzuen lana errazteko mugatu diren eremuetatik.
  4. Galtzada zeharkatu behar baduzu, kontuz ibili (baliteke bide-marrak ez ikustea eta, hain segur, ibilgailuek gelditzeko zailtasun handiagoak izanen dituzte).

 

Gidaria:

  • Ahal dela, ez erabili zure ibilgailua. (Arriskuak saihestuko dituzu eta elurra eta izotza kentzeko zerbitzu publikoen jarduera erraztuko duzu).
  1. Izotza eta/edo elurra eginen duela aurreikusten bada, utzi ibilgailua aparkatuta kontzeju bakoitzak zehaztutako lekuetan. Horrela, behar izanez gero, errazagoa izanen zaizu ibilgailua erabiltzeko aukera baliatzea.
  2. Arreta jarri zirkulatzeko balizko debekuei:
    • Toki guztietatik. (Ez mugitu ibilgailua)
    • Katerik gabe.
    • Bide publiko jakin batzuetatik. (Oro har, arriskua dagoelako edo ager daitekeelako izanen da).
  1. Baimenduta badago eta zure ibilgailuaz zirkulatu nahi baduzu:
    • Kontu handiz ibili (beste arrisku batzuen artean, galtzadatik doazen oinezkoekin topo egin dezakezu).
    • Arreta berezia jarri trafiko-seinaleak errespetatzeari. (Horiek ongi ikusteko ahalmena murriztuko da beharbada).
    • Abiadura mantsoaz joan.
    • Ez aldatu ibilgailuaren norabidea bat-batean eta kontuz ibili balazta erabiltzean. Ibilgailuak Irrist egin lezake.
    • Ikusmena nabarmen gutxitzen bada, zirkulatu arautua dauden argiekin.

 

Volver arriba