Maiatzaren 23an, Esparza izango da Cendeako topagunea Euskararen Eguna ospatzeko. Euskararen inguruko jai eguna izango da, haurrentzako jarduerak, kultura, musika eta zendeatarren arteko elkarbizitza uztartuko dituena.
Egun osoko egitarau zabala
Udaletik, herriko talde eta bizilagunekin batera, familia giroan gozatzeko eta euskararen inguruan Zendea egiten jarraitzeko egitarau bat prestatu dugu:
· 11:00 – 13:00 · Haurrentzako jolasak
· 12:00 · Txalaparta tailerra
· 13:30 · Dantzariak eta erraldoien konpartsa
· 15:00 · Bazkari autogestionatua
· 16:30 – 18:30 · Luzianoren emanaldia
· 17:30 – 18:30 · Magia ikuskizuna Asier Kidamekin
· 19:00 – 21:00 · Lau Haizetara taldearen kontzertua
· 21:30 · Ogitartekoak, egunari amaiera emateko
Herri bazkaria: nola parte hartu
Bazkaria eguneko une nagusietako bat izango da aurten ere, aurreko edizioetan bezala:
· Prezioa: 4 € pertsonako
· Barne hartzen du: edaria, ogia, mahai-zapia eta mahai-aulkia (janaria talde bakoitzak ekarri behar du)
· Izena emateko epea: maiatzaren 19ra arte
· Mahai-erreserbak: online estekan edo telefonoz, 948 01 20 12 zenbakian (mahaiak herrika antolatuko dira, izena ematean adierazi)
Izen-ematea 012 zenbakian
Gure herrietan barrena dabilen jaia
Euskararen Eguna Zendean errotutako hitzordua da jada, eta urtero herri batean ospatzen da. Azken urteotan Cordovillan, Galaren, Subizan edo Salinasen egin da, ehunka lagun bilduz kultur jardueren, musikaren, jolasen eta herri bazkarien bueltan.
Egitarautik harago, elkar topatzeko, partekatzeko eta euskararen erabilera giro hurbil eta alaian indartzeko eguna da.
Parte hartzeko gonbita
Data gordetzeko, Espartzara gerturatzeko eta adin guztietarako pentsatutako jardunaldi honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.
