2025eko maiatzak 8

Euskararen Eguna

2025eko Galar Zendeako Euskararen Eguna maiatzaren 17an Cordobillan ospatuko da. Egun osoko egitaraua prestatuko da eta askotariko jarduerak antolatuko dira: edukiak sarean euskaraz sortzeko tailerra, erraldoien konpartsaren irteera, herri-kirol erakustaldia, Dantza-taldearen ikuskizuna, bazkaria, Erromeria, etab.

Euskararen Eguna, Zendeako euskaltzaleak batzeko eta egun atsegina pasatzeko aukera ederra da, euskararen inguruan antolatzen diren jarduerekin gozatzeko. Haur, gazte, heldu zein adineko jendea, euskaraz hitz egiten dakitenak eta baita ez dakitenak ere, guztiak dira ongi etorriak Euskararen egunean!

Egunaren antolaketan lagundu nahi baduzu, adi egon Aste santuaren ondoren Cordobillan bertan egingo den bilera-deiari.

Laster argitaratuko da informazio guztia udalaren kanal ezberdinetan!

*EUSKARAREN EGUNA* Bazkarirako izen-emateak: *012* zerbitzuaren bitartez. *Garrantzitsua* : pertsona batek bere talde osoa apuntatu ahal izanen du. Zuen herria adierazi.
*Epea* : MAIATZAK 14, ASTEAZKENA
Volver arriba