2024ko urtarrilak 3

Trantsizio Energetikorako Toki Erakundeei 2023 II. laguntza ematea

Galarko Kontzejua “Trantsizio Energetikorako toki-erakundeentzako laguntzaren” onuradun izan da. Nafarroako Gobernuaren Industria eta Trantsizio Ekologiko eta Digitalaren departamentuak sustatzen duen dirulaguntza da.
Abenduaren 22ko 166E/2023 Ebazpenean xedatutakoaren arabera,
Energia Trantsizioko zuzendariaren ebazpenaren bidez, aipatutako deialdiaren ordainketa ebazten da, eta Kontzejuari 1530,80 euroko ordainketa eginen zaio frontoiko argiteria publikoaren instalakuntzaren berritzearen bigarren fasea gauzatzeko eta CM2 aginte-zentroa lekualdatzeko.
Nafarroako toki entitateentzako laguntzen deialdi honen helburuak dira: energiaren kontsumo eraginkorra, energia berriztagarrien ekarpena handitzea, energiaren azken kontsumoa murriztea, erregai fosilen erabilera murriztea, energia berriztagarriak erabiltzea bai garraioan eta baita energia-komunitateen sustapenean ere.
Horrela, hainbat neurri hartu dituzten erakundeak saritzen dira, hala nola
eraikinetako kanpoko argiteria publikoko eta barruko argiteriako instalazioak
berritu dituztenak, Galarko Kontzejuak egin bezala.

Volver arriba