ZERBITZU BERRIA: Komunikazio-teknologia berriak erabiltzen laguntzea
Galarko Udalak zerbitzu berri bat jarri du zure eskura Zendeako bizilagunentzat, doan.
Koronabirusa dela eta, egoera berriaren ondorioz sortu da proiektua,
Hau da ideia: Etxetik komunikatu ahal izateko eta eskura dituzten teknologia berriak (ordenagailua, tablet-a telefono mugikorra) erabiltzeko arazoak dituzten pertsonei laguntzea.
Bizilagun horiei telefonoz edo posta elektronikoz eskainiko zaie gailu horietako edozein erabiltzeko laguntza edo gailu horiekin dituzten zalantzak edo zailtasunak konpontzeko laguntza.
Horretarako, nahikoa da 618 605 221 zenbakira deitzea edo posta elektronikoa urdabe@gmail.com helbidera mezua bidaltzea. Harremanetarako interesdunaren edozein senidek edo adiskidek deitu ahalko du, eta laguntza behar duen pertsonaren kontaktua ematen badigu, teknikari batek ahalik eta hobekien deitu eta aholkatuko dio.
Iratxee Kontsumitzaileen Elkartearekin sinatutako hitzarmenaren esparruan eta telekomunikazioetako enpresa batekin lankidetzan eskaintzen da zerbitzua, eta erabat doakoa da udalerriko bizilagunentzat.
Ekimen berri hau lagungarri izango zaizuelakoan gaude