2023ko urtarrilak 19
Zerbitzu Anitzetako langile baten lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia (aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesua): IZENDAPEN PROPOSAMENA
Epaimahai kalifikatzaileak, 2023ko urtarrilaren 18an egindako bilkuran, aho batez erabaki du FRANCISCO JOSÉ GOROSPE DÍEZ jauna izendatzea deialdiko lanaldi partzialeko zerbitzu anitzeko enplegatu lanposturako.
Izangaiak honako dokumentazio hau aurkeztu beharko du ebazpen-proposamen hau argitaratu eta hurrengo 10 EGUN BALIODUNEKO epean:
- Nortasun agiri nazionalaren edo izangaiaren nazionalitatea eta nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokidearen kopia.
- Karguari dagozkion eginkizunak betetzea eragozten dion gaixotasun edo akats fisiko edo psikikorik ez duela egiaztatzen duen txosten mediko ofiziala.
- Eginkizun publikoak betetzeko ezgaituta edo etenda ez dagoela eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizita ez dagoela adierazten duen zinpeko aitorpena edo adierazpen solemnea.
- Nafarroako Foru Araubidea errespetatzeko, Konstituzioari eta legeei men egiteko zina.
Getze, 2023ko urtarrilaren 18a